Euskal Inauterietako bilera asteazkenean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko apirilaren 17a

Euskal Inauteriak konpartsako lagunek hurrengo urtera begira, egitasmo berritua landu nahi dute eta hau aurrera eramateko herritarren laguntza beharko dute. Hori dela eta, bilera berezia egingo du apirilaren 20an, 18:30etik aurrera, Villa Mirentxun.

Euskal Inauterien konpartsaren planteamendu berria eta bere helburuak azaltzeaz gain, aldaketaren zergatia eta hemendik aurrerako ildoak azalduko dira.

Izan ere, Euskal Inauteriak oinarri dituen baina Lasarte-Oriako identitatea mantendu eta esanahi propia duen egitasmoa antolatu nahi baitute.

Lanketan parte hartu nahi duten herritarrei bilerara hurbildu eta bidelagun izatera gonbidatzen ditu taldeak.