Umore-terapia tailerra

Txintxarri Aldizkaria 2016ko apirilaren 16a

Emakumeen Zentro Zibikoak apirilaren 27an, 18:00etatik 20:00etara, 'Umorekin hobeto zaintzen garelako' umore-terapia tailerra antolatu du.

Ikastaroa Nagore Vazquez psikologoak eskainiko du eta umorea eta barrearekin zer ikusia duten hainbat dinamika eramango dira aurrera.  

Izena ematea Emakumeen zentroan bertan egin behar da apirilaren 22a baino lehen.

Zentroko arduradunek lasarteoriatarrak saioan parte hartzera animatzen dituzte.