Irakurle Txokoak Pirritx, Porrotx eta Marimotots herriko pailazoen laguntzaz ‘Amalur’ ikuskizunaren bi saio antolatu ditu biharko.
16:30eko saioko sarrerak agortuak daude dagoeneko, baina bigarren saioa, 19:00etan, ikusteko txartelak oraindik salgai daude. Sarrerak leihatilan egongo dira eskuragarri 7 euroan.
Bestalde, astearteko saioan Josu Martinez idazlea egongo da 'Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak' liburua aztertzen.