Nerea Arteaga eta Uxune Iparragirre herritarrak Perun kooperante lanetan izan ziren. Bertan bizitako esperientzia azalduko dute saioan. Honetaz gain, bertako objektuak erakutsi eta jakien dastaketa ere izango da.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, solasaldia euskaraz izango da eta ulertzen ez duenak itzultzailea eska dezake.