Alboka abesbatzak harrera ederra Logroñon

Txintxarri Aldizkaria 2016ko api. 14a, 20:00

Lasarte-Oriako Alboka Abesbatzak lehengo larunbatean Sagasta Institutuan kontzertu eskaini zuen Logroñoko Orfeoiak gonbidatuta.

Montse Latorrek zuzendutako taldeak, egitarau anitza eskaini zuen musika sakrotik, polifonia edo euskal folklorera. Besteak beste, Xabier Sarasolaen 'Ave Maria', Violeta Parraren 'Gracias a la vida' abestiaren Javi Bustoren moldaketaz, Junkal Guerreroren 'Mutil txaleko gorri' abestiaz edo Imbakwa eta Ukuthula abesti afrikarrez gozatu ahal izan zuten aretoa bete zuten pertsonek. 

Kantuetan ahotsen lagun izan ziren Amaia Dorronsororen piano doinu eta Carolina Muñoz perkusio erritmoak.

Ikusleek haien esker ona erakutsi zuten kontzertuaren amaieran txalo zaparrada eskainiz, baita zuzendari eta kideei hurbilduz ere.

Emanaldiaren ostean, bi abesbatzen arteko harremana sendotzeko, Lasarte-Oriako abesbatzako eta Logroñoko Orfeoiko kideek batera senidetze afaria batetaz gozatu zuten.

Bisitak

Bidaiaz baliatuz, herriko taldeak Errioxako hiriburua eta Arabar Errioxako bi txoko, Elciego eta Biasteri bisitatu zituen.

Elciegon 'Marques de Riscal' upeltegia barrutik ezagutu zuen taldeak. Biasterin berriz, herrixkako kalexketatik barrena ibili ziren abesbatzako kideak.

Abesbatzeko zuzendaritzak irakurketa oso positiboa egin du irteera honi buruz, bai musikalki, baita elkarbizitzari dagokionez ere.

Orain, herriko taldea Logroñoko Orfeoiaren bisitaren zain geratukoa. Aurreratu dutenez, aurtengo udazkenean izango da.