Zuhaitz Gurrutxagak gidatutako saio berriak protagonista lasarteoriatarra edukiko du igande honetan. Joxe Mari Agirretxe, 'Porrotx', omenduko du Aspanogi elkarteak urteetan ume minbizidunen mesedetan egindako lanagatik.
Saioaren aurrerapenean ikusi daitekeenez, Agirretxek sorpresa jaso zuen lanetik ateratzean. Aspanogiko Bittor Andonegik eta Nekane Lekuonak, batetik, eta bere lankide diren Aiora Zulaikak –'Pirritx'– eta Mertxe Rodriguezek –'Marimotots'– lagundu zuten dena behar bezala atera zedin.
"Hainbestetan maite zaitut esan eta gero, 'Asko Maite Zaitut' bat jasotzea polita dela" nabarmendu du Zulaikak. Igande gauean, 22:00etan, ikusi ahal izango da saio osoa ETBko lehenengo katean.
Besteak beste, Kukuka antzerki eta dantza eskolak eta Xumela abebasbatzak hartu zuten parte omenaldian.