Lehenik, 2015 eta 2016 ekitaldian kredituak aldatzeko eman diren dosierren berri emango du Udal Gobernuak, baita 2015 urteko ekitaldiko likidazioaren dosierraren berri ere.
Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifa aldaketa jorratuko da.
Alderdi ezberdinek auzkeztutako mozio eta adierazpen proposamenak ere izango dira mahai gainean.
Udal talde sozialistak etxebizitzak legez okupatzeko eskubide subjetiboa eta honi dagokion laguntza ekonomikoa arautzea proposatuko du adierazpen instituzionalaren bidez.
EAJ eta PSE-EEK haur-parkeen irisgarritasunari buruzko proposamena aurkeztuko dute.
Siriako errefuxiatuen gaia landuko da batetik PSE-EEk aurkeztutako adierazpen instituzionalean, baita EAJren mozio batean.
EHBilduk Ospitaleetarako autobusaren murrizketa eta auzo-konpostajea eramango ditu batzarrera.
Lasarte-Oriak Ahal Du hautesle taldeak, berriz, herritarrenganako kontu irekien araudi proposamena egin eta kudeaketa etiko eta gardena egitea eskatuko dio Udalari.