Horregatik, Lasarte-Oriako Udalak hamabost egun balioduneko epea ireki du, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarpena argitaratu zen egunaren hurrengotik kontatzen hasita, hau da, G.A.O., 64 zkia., 2016eko apirilaren 8koa, interesaturik dauden hautagaiek, eta eskaturiko legezko baldintzak betetzen dituztenek, eskaera aurkeztu dezaten.
Hautagaiek Udaleko Pertsonal sailean aukera dute espedientea aztertu eta halaber behar duten informazioa eskuratu eta eskabidearen eredua jasotzeko. Udalaren web gunean, www.lasarte-oria.eus ere eskuratu ahalko da.
Eskaerak egiteko epea apirilaren 26an bukatzen da.