Egitasmo berritua lantzeko laguntza behar du taldeak eta horregatik herritar guztiei irekia den bilera berezia egingo du apirilaren 20an, 18:30etik aurrera, Villa Mirentxun.
Eraldaketa
Konpartsako kideek jakitera eman dutenez, bileran Euskal Inauterien konpartsaren planteamendu berria eta bere helburuak azaltzeaz gain, aldaketaren zergatia eta hemendik aurrerako ildoak azalduko dira. “Ekintza eraldatua aurrera eraman nahi dugu, eta horretarako lanketa egin beharra dago”, aipatu dute.
Gainera, Euskal Inauteriak oinarri dituen baina Lasarte-Oriako identitatea mantendu eta esanahi propia duen egitasmoa antolatu nahi dute.
“Ekintza herritarrei irekia izango da eta herritarrentzat”, atxiki dute.
Hori dela eta, lanketan parte hartu nahi duten herritarrei bilerara hurbildu eta bidelagun izatera gonbidatzen ditu taldeak.