Biyak Bat elkartearen txangoa Baztanera

Txintxarri Aldizkaria 2016ko apirilaren 7a

Baztanera txangoa -Aniz, Arizkun eta Iruritara, zehazki- prestatu du Biyak Bat elkarteak. Apirilaren 28an joango dira bertara; 8:30ean aterako dira herritik. Gaurtik aurrera eman daiteke izena txango horretan.

Biyak Bat elkarteak gaur zabaldu du hilaren 28an Baztanera egingo duten txangoan izena emateko epea. Elkartearen egoitzara joan beharko dute interesa dutenek, 10:30etik 12:30era bitartean. Biyak Bateko bazkide direnek 35 euro ordaindu beharko dituzte; bazkide ez direnek berriz, 45. 

Aniz, Arizkun eta Irurita ezagutuko dituzte bidaia horretan. Esan bezala, apirilaren 28an joango dira hara. 8:30ean aterako dira herritik. 

Nekazal esplotazio gune bat bisitatuko dute eta Arkupe izeneko txokolategian jaki gozo hori nola egiten duten ezagutuko dute. Ondoren, Ordoki jatetxean egingo dute bazkari legea.