Eguerdian, bost minutuz, herritarrak, alderdi ezberdinetako kideak eta udal ordezkariak isiltasunean udal zaharreko arkupeetan bildu dira.
Lasarte-Oriako Udalak eta herritarrek atzo Bruselan egon ziren atentatuak gaitzetsi eta biktimei eta haien familiei elkartasuna erakutsi nahi izan diete, baita horrelako ekintzek sortzen duten samina ere.
Kontzentrazioa amaitzean txaloak izan dira.