Jubenil mailako gimnastak, podiumean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko martxoaren 22a

Emaitza bikaina erdietsi zuten LOKEko gimnasta A kategoriako jubenilek Altzako kiroldegian, iragan larunbatean: hirugarren izan ziren eta podiumera igo ziren.

Donosti torneoan aritu zen gimnasta talde hori, mazekin, larunbat goizean. Erakustaldia eman zuten tapiz gainean, eta hirugarren postua eskuratu.