Enpresa-sortzaileentzako ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2016ko martxoaren 23a

Gertu aholkularitza-enpresak prestakuntza-ikastaro berri bat antolatu du, “zure negozioa sortzeko eta kudeatzeko”.

Ikastaroa apirilaren 26tik 28ra emango da, Donostiako Urdaneta Kaleko 18 zenbakiko etxabeetan eta dohainik da. Ordutegia 18:00etatik 20:00etara izango da, baina antolatzaileek jakitera eman dute behar izanez gero, bigarren txanda bat egiteko aukera dagoela 15:30etik 17:30era.

Gertu aholkularitza-enpresa Lanbiden enpresa-sortzaileei aholkularitza ematen dien enpresa bat da. Lasarte-Orian asteazkenetan egoten da eta haiekin biltzeko, hitzordua aurrez eskatu behar da. 

Ikastaroan izena emateko epea zabalik dago. Informazio gehiago nahiez gero, gertu@gertuasesores.com helbidera mezu bat bidali edo 943 42 45 98 telefono zenbakian eta Gertu asesores edo Lanbideren webguneetan eskuratu daiteke.