Izan ere, Ertzaintzak mugako kontrol batetik ihesi zihoan kotxe bat geldiarazi baitu Oriako auzoan, El Jardin jatetxe parean.
Kotxean bi pertsona zihoazen. Ertzainek bat atxilotu dute eta bestea ihesi atera da. Ertzainek eta Guardia Zibilek auzotik eta inguruetatik bilatu dute susmagarria.
Operazioak aurrera darrai eta ihesi dagoen pertsonari buruz ez dago berririk oraingoz.