Gurasolandia egitasmoak apirilean bi hitzordu izango ditu

Txintxarri Aldizkaria 2016ko martxoaren 23a

Gurasolandia egitasmoan parte hartzen duten gurasoek hitzordu dute Aste Santu eta Pazko Astearen ostean, zehazki, apirilaren 5ean.

Gurasolandia egitasmoa antolatzen duten kideek aipatu digutenez, oporretako estresa kentzeko masaje saioa izango da.

Bestalde, apirilaren 26an beste ekintza bat egongo dela ere aurreratu dute. Honetan, sentimendu bat landuko da, beldurra.