Manttangorri hiribusaren erabilerak gora egin du

Txintxarri Aldizkaria 2016ko martxoaren 20a

Lasarte-Oriako Udala pozik eta itxaropentsu dago hiribusaren erabilerarekin, bere funtzionamenduko hirugarren urtean 33.160 bidaiari garraiatu baitzituen, erabilera %16 gehituz. Laugarren urteko datuek ere igoera egongo dela iragartzen dutela aipatu du Udalak.

Udalak eskainitako datuen arabera, Manttangorri zerbitzuaren lehen urtean 24.986 erabiltzaile izan ziren eta bigarrenean 28.563 erabiltzailera igo zen kopurua; hau da, 3.577 erabiltzaile gehiago izan ziren. Erabilera %14a igoz. Hirugarren urtean, berriz, 33.160 izan dira erabiltzaileak. Aurreko urteko kopurua %16 igo da 4.597 erabiltzaile berrirekin.

Eta aurreratu duenez, laugarren urteko datuek goranzko joera dute. Honetan Mugi txartelaren sisteman sartzea zer ikusia izan dezakeela adierazten du Udalak, “izan ere, 2015eko urtarrilean batez bestekoa egunean 144 lagunekoa izan bazen, 2016ko urtarrilean 161ekoa izan da, iazko denbora-bitarte berean baino % 12 gehiago”.
Udalaren ustetan, datu hauek erakusten du zerbitzuak gero eta arrakasta handiagoa duela lasarteoriatarren artean.