Musika klasikoaz gozatuz

Txintxarri Aldizkaria 2016ko martxoaren 19a

XI. Musika Topaketek Manuel Lekuonako aretoa musika klasikoz bete zuten atzo. Musikene Euskal Herriko goi-mailako ikastegiko ikasleek osatutako bi talde izan ziren gurean.

Verushka hirukoak eman zion hasiera kontzertuari. Aram Khathaturiamek pianorako, biolinerako eta klarineterako hirukotearen notak izan ziren lehenak. Honetan klarinete eta biolinaren arteko elkarrizketa izan zen nagusi.

Jarraian, Stravinskyren  “Soldadu baten istorioa” obraren moldaketa eskaini zuten. Lan hau Stravinskyren lagun baten antzerki lan batean oinarritzen da eta gaztea batek deabruarekin egiten duen zina du oinarri. Istorioa hau musikaren bitartez erakarri zuen hirukoak Manuel Lekuonara.

Bigarren zatian, Dana ari laukoteak Antolin Dvorak-ek 'Americano' lana eskaini zuen. Dvorak-ek Amerikako Estatu Batuetan zegoela idatzitako lan honek ezaugarri berezi bat du, eskala pentatonikoan idatzia dago. AEB-tako beltz espiritualen kutsuak ere aurki daitezke laneko mugimendu batean.

Ederki gozatu zuten Manuel Lekuonara hurbildu ziren herritarrek eta txalo zaparrada batez eskertu zuten bi taldeen lana.