Emakumezkoen kategorian emozioa izan zen nagusi: Aitziber Ugalde mutiloarrak irabazi zuen, 42 puntu bilduta. Puntu bakarrera geratu zen Nerea Agirre segurarra, eta bira Olaberriako Ainara Peñagarikano. Laugarren postua Pakea Galdos olaberritarrarentzat izan zen: 36 puntu zakuratu zituen.
Gizonezkoen sailkapena honakoa izan zen: Txema Fernandez zarauztarra gailendu zen, 48 punturekin. Emozio handiko tirada izan zen hori ere: hurrengo hiru sailkatuek 46na puntu eskuratu zituzten eta desenpatea jokatu behar izan zuten. Ereñozuko Antonio Miner izan zen bigarren, Idiazabalgo Andoni Berasategi hirugarren eta Zeraingo Itoitz Alustizarentzat laugarren. Herriko jokalariek ez zuten eduki zorte handirik.
Bi jardunaldi faltan
Lehendakari txapelketa bukatzeko bi tirada geratzen dira: igande honetakoa Legazpin eta apirilaren 3koa Hernanin.
Gipuzkoako Kopa hasiko da gero: lehenengo jardunaldia apirilaren 10ean jokatuko dute, Zarautzen. Beste lau jokatuko dituzte gero. Horietako bi apirilean izango dira: 17an Altzan eta 24an Aian. Beste biak, maiatzean: Añorgan ariko da 1ean, eta Seguran 8an.