Kontsumobideren Prestakuntza- eta informazio-kanpaina

Txintxarri Aldizkaria 2016ko martxoaren 15a

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuaren prestakuntza-zentroek “Kontsumobide zuregandik gertu” izeneko prestakuntza- eta informazio-kanpainaren edizio berria jarri dute martxan.

Euskal udalerriei zuzendutako egitasmoa da abian jarri dutena. Prestakuntza honen helburu nagusia kontsumitzaile eta erabiltzaileek 'kontsumo arduratsuaren' irizpideek gidatuta joka dezaten da, alegia, ondasunak eskuratu edo zerbitzuak kontratatzen dituztenean beren eskubideak eta betebeharrak ezagutu eta nola erabili jakin dezaten.

Prestakuntza jardunaldien informazio gehiago eskuratzeko, www.kontsumobide.euskadi.eus web orrialdean dago eskuragarri.

Izena emate berria ostiralean, martxoaren 18an amaitzen da.