DJ Katsondeok girotu zituen jaialdiko lehenengo orduak. Skakeo eta The Garax taldeak aritu ziren ondoren, ska eta punk doinuez frontoia astinduz.
Gazteek musika ekitaldiak antolatzeak eskatzen dituen urratsak ezagutzea du helburu. Hortaz, musika taldeekin harremanetan jartzeaz, sarrerak saltzeaz eta ogitartekoak prestatzeaz gazteak arduratu dira, besteak beste.
DBH4ko ikasleek antolatutako ekintza izanik ere, Kuadrilategiko kide eta begirale ugari gerturatu ziren larunbat gauean Loidibarren frontoiera.
01:30ak arte aritu ziren denak kantuan eta dantzan.