Ikasketarako laguntza zerbitzua

Txintxarri Aldizkaria 2016ko martxoaren 14a

Martxoaren 3an, ikasketarako laguntza zerbitzu berria hasi zen martxan Gaztelekuan.

Zerbitzua ostegunero 18:00etatik 20:00etara eskainiko da. 

Hurbiltzen diren gazteei zalantza akademikoak argitzeko  monitore bat egongo da Gaztelekuko ikasketa-gunean. Ikasketarako laguntza zerbitzu publiko hau, laguntza puntual gisa sortzen da; beraz, erabiltzaileen jarraipen akademikorik ez da egingo.