Hautaketa olinpikorako probak asteburu honetan eta hurrengoan jokatuko ditu Chourrautek. Seu d'Urgellen ariko da gaur eta bihar, eta Frantziako Paun hilaren 19an eta 20an. Zortzi jaitsiera egingo ditu denera bi proba horietan; sei onenak hartuko dituzte kontuan epaileek, erabakitzeko nor joango den Riora udaran.
Hamasei palista ariko dira emakumezko seniorren K1 modalitatean. Zazpi dira euskaldunak: Maialen Chourraut bera, Irene Barba, Edurne Gomez, Miren Lazkano, Marta Barba, Irene Egues eta Irati Goikoetxea. Iritsi da ordua.