Fruituak, gozokiak, txokolatea, azukrea edo irina izan dira lehiaketa hasterakoan mahai gainean zeuden produktuak. Horiekin, bizkotxoak, irabiakiak, gozo-brotxetak... denetarik egin dute sukaldari gaztetxoek.
Yolanda tabernako kideak epaimahai izan dira eta ez dute lan erraza izan. Azkenean, gaileta, zerealak, yogurra, marrubia eta nata zuen kopak eskuratu du lehen saria. Masterchef Lacasitoen taldeak, berriz, talde hoberenaren saria eraman du etxera.
Argazki galeria ikusgai.