Horretan, elkarteko zuzendaritzak bazkide talde batek zuzendaritzaren onespenarekin Iñigo de Loiola kaleko lokalean landu duen proiektu berriaren nondik-norakoak azalduko ditu.
Bazkide guztiei irekitako bilera da honakoa eta horregatik, elkarteko zuzendaritzak gonbita egiten die asteazkenean, Manuel Lekuonako hitzaldi aretora hurbiltzeko.
Azalpen teknikoen ostean, lokalean egindako berrikuntzak ikusteko aukera ere izango dute hurbiltzen direnek, lokalaren bisita egingo baita segidan.