Hitzordua 18:00etarako jarri dute antolatzaileek. Zehaztu dutenez, bikoteak pilotalekuan bertan zozketatuko dira. Horren ostean, 21:00etan, emakumeen afaria egingo dute, Xirimiri elkartean. Ohiko tabernetan daude salgai txartelak, hamar eurotan.
Berdintasunaren aldeko martxa eta zunba maratoia
Emakumeen aldarriak eta kirola lotuko dituen beste bi ekintza egingo dira herrian asteburuan. Larunbatean, Berdintasunaren aldeko lehenengo martxa egingo dute, Okendo plazatik abiatuta, 12:00etan. Oinez, patinetan edota bizikletaz egin daiteke.
Igandean berriz, 11:00etan, zunba maratoian hartu ahalko dute parte herritarrek. Eguraldi txarra egingo balu, Villa Mirentxu alboko trinketean egingo lukete saioa.