LOKEko gimnastak Udaberri txapelketako lehen fasean lehiatuko dira Hernanin, igandean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko martxoaren 11

Maite Ruedak entrenatutako hainbat gimnastak hartuko dute parte txapelketa horretan. 10:00etatik 14:00etara jokatuko da, igandean, Hernanin.

Talde hauek ariko dira bertan: LOKEko infantilak –uztaiekin–, LOKE-Landaberriko alebinak –bi kide libre, eta hiru pilotekin– eta LOKE-Sasoetako alebinak –bi libre eta hiru pilotekin–. Infanti mailan hemeretzi talde ariko dira denera, eta 29 alebinetan.