Lasarteko Talde Feministak Emakumearen Nazioarteko Egunari lotutako egitarauaren barnean “El test de la vida real” dokumentalari buruz aritu ziren hizketan atzo Elebeltzen. Florencia P. Marano zuzendariaren lana identitate ez normatiboak bizitzen dituzten pertsonen egunerokotasunean barneratzen da. Bertaratu ziren hamar herritar inguruek ikusentzunekoan landutako gaiei buruz aritu ziren hizketan Amets Jordan Arrietarekin.
Dantza eta poteoa
Gaur, 19:00etan, Kukukaren eskutik dantzatuko dute Okendo plazan. Jarraian, Lasarte-Oriako tabernetan zehar poteo feminista egingo dute.
Bihar, berriz, kirolari utziko diote txanda, pala txapelketa jokatuko baita Loidibarren frontoian arratsaldeko 18:00tan. Bikoteak momentuan zozketatuko dituzte. Ondoren, Xirimiri Elkartean afalduko dute. Afarirako txartelak herriko tabernetan lor daitezke 10 eurotan.