Osasunaren alde eta errausketaren kontrako mobilizazioa arratsaldeko 17:00etan abiatuko da, Etxeberrieta plazatik.
“Andoaindarrek gure parte-hartzea estimatuko dute, guk azaroan egin genuen manifestazioan haiek parte hartzea estimatu genuen bezala,” adierazi dute plataformako kideek.
Aire Garbia plataformaren ustez, otsailaren 24an medikuekin antolatu zuen hitzaldian zein otsailaren 28an Zubietako martxan, nahiko agerian geratu zen asko eta asko direla arazo honen aurrean sentsibilizatuta dauden lasarteoriatarrak.
“Eta ez dugu duda egiten Andoaingo manifestazioan ere agerian geratuko dela. Azken batean, Andoainen zein Lasarte-Orian arazo bera dugu, Zubietan ezarri nahi duten erraustegia, eta kutsadurak ez du udalerrien arteko mugarik ezagutzen,” ohartarazten dute.