Eguerdiko 12:00etan bildu dira Okendo plazan eta 15 minutuz kontzentratu dira emakumeen eskubideak aldarrikatzeko helburuarekin. Antonio Mercero erakusketa aretoan martxoaren 8arekin lotutako ekintzak egin ostean, herriko ikastetxeetako ikasleak gehitu dira elkarretaratzera.