Emakume esanguratsuen lana ezagutuz

Txintxarri Aldizkaria 2016ko martxoaren 8a

Lasarte-Oriako ikastetxeetako ikasleek erakusketa prestatu dute Antonio Mercero aretoan. Emakumeek historian egindako lana aldarrikatu dute.

Antonio Mercero aretoa herriko ikasleek bete dute martxoaren 8ko goizean. Emakumearen Nazioarteko Egunez erakusketa berezia prestatu dute. Historian, filosofian, zientzian, politikan eta gizartearen hainbat eta hainbat arlotan egindako lana aldarrikatu dute.

Ikasgelan landutakoa aretora eraman eta herritar guztiak bisita egitera gonbidatu dituzte. Emakume lasarteoriatar eta euskaldun esanguratsuek egindakoa ere isladatu dute erakusketan.