Osasun sailak ostalaritzan eskatzen dituen autokontrol edukiak landuko dituzte. Osasun zentroko bigarren solairuan emango dute ikastaroa martxoaren 17an 09:30etatik 13:30etara. 45 euroko prezioa izango du langileentzat eta 35 eurokoa langabetuentzat. Erregimen orokorrean lan egiten dutenek bonifikatzeko aukera dute.
Informazio gehiago nahi izanez gero eta izena emateko deitu ondorengo telefonoetara: 943 36 16 05 (OMIC) edo 943 53 33 03 (Elkolab).