Elkarbiziren lehenengo ikastaroan emateko epea asteazkenean bukatuko da

Txintxarri Aldizkaria 2016ko martxoaren 7a

Larunbat honetan ekingo diote Elkarbizi egitasmoko kideek bizikidetzaren inguruko ikastaroak egiteari. Lasarte-Orian izango da lehenengoa, Villa Mirentxun, 11:00etan. Xavier Minguez psikologia doktorea eta Imanol Lizarralde historia doktorea izango dira hizlariak. 'Indarkeriaren kontakizuna. Osaeta eta bideraketa, memoria edo/eta historiaren bitartez? da solasaldiaren izenburua.

Antolatzaileek gogorarazi dute kurtsoan parte hartzeko plazak mugatuak direla –20 pertsona–. Izena emateko epea asteazkenean itxiko dute. Interesa dutenek ganboiturri@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko dute.