‘Energia eta mugikortasuna’ blokea landuko dute bi urtetan. Aurten, energiaren inguruko diagnostiko eta ekintzak egingo dituzte, adinari egokitutakoak.
Behar energetikoak eta argiaren kutsadura aztertuko dituzte, beste gai askoren artean.
Ordezkariekin bilkura
Ondorio batzuetara iritsiko dira Lasarte-Oriako ikasleak, eta horien araberako konpromisoak hartuko dituzte.
Azken urteetan egin duten bezala, Udal ordezkarien aurrean aurkezteko aukera izango dute. Izan ere, ekainean entzunaldi berezia egingo dute.
Azterketa osoa
Agenda 21 proiektuak atal ezberdinak lantzen ditu. Batetik, ikasketa kurrikuluma bera aztertuko dute, eta hobekuntza plana egingo diote.
Ondoren, gaiari buruzko parte hartzea sustatuko dute herrian.
Inguruari buruzko gai ugari landu dituzte urte hauetan. Besteak beste, ura, bioaniztasuna, aniztasun kulturala eta elikadura.