Saharar haurrak zergatik etortzen diten eta kanpamentuetatik kanpo egoteak zein onura ekartzen dien azaldu zuten.
Era berean, normalean San Pedro Jaietarako datozela, Ttakunek Udalaren laguntzaz antolatutako Udako Txokoetan parte hartzen dutela edo haientzat bereziki antolatzen diren hainbat ekintza ere badaudela jakitera eman zieten.
Hau guztiaz gain, haurrak ekartzeko jarraitu beharreko pausoak eta bete beharreko dokumentuak ere aipatu zituzten.
Esperientzia
Aurreko urteetan etorritako haurrei buruz ere mintzo ziren eta haien esperientzia kontatu zuten harrera familiako kideek. Saharar haur bat hartzea dakarren kultur eta balio aberastasuna azpimarratu zuten.
Hurbildu ziren herritarrek haien zalantzak eta kezkak azaleratzeko aukera ere izan zuten eta harrera familia kideek hauei erantzun zieten.