Buruntzaldea IKTko gaztetxoenak ederki Azpeitin

Txintxarri Aldizkaria 2016ko martxoaren 4a

Benjamin zein alebin mailako hamazazpi gaztetxo aritu ziren igerian Azpeitin, igandean, 50 metroetako serietako finaletan. Goiz ederra igaro zuten denek, bakoitzak bere proban lehiatuz.

Maila ederra eman zuten denek. Urrezko dominak kolkoratu zituzten hainbatek: Leire eta Ainhoa Martinek eta Unai G. Somovillak. 50 bizkar proban nagusitu zen Leire, 33''86ko denbora eginez. Ainhoak 50 tximeletakoa irabazi zuen (34''39) eta Unai G. Somovillak 50 librekoa (28''96).

Buruntzaldea IKTko hiru igerilari Toulousen

Gaurtik igandera bitartean, 'Meeting National Mydy-Pirénées' izeneko proban ariko dira Iñigo Ibarburu, Itsaso Tolosa eta Mikel Esnal, Gipuzkoako selekzioarekin. Hainbat diziplinatan egingo dute igerian hiruek.