Etorkizuneko Manufaktura ikastaroa Usurbilgo Lanbide eskolan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko mar. 3a, 15:00

Usurbilgo Lanbide Eskolak gaur lean manefacturing eta 3.0. ekoizpenaren inguruko mintegia eskaini du.

Usurbilgo Lanbide Eskolak CIFP USURBIL ECOSISTEMA I3D proiektuaren barruan,Tumaker eta Arbonies eta Asociados enpresetako adituen laguntzaz inguruko hamabi enpresei lean manefacturing eta 3.0. ekoizpenaren inguruko mintegi bat eskaini die. Enpresek teknologia berri honek diseinuan, logistikan, salmenta-ondoko zerbitzutan, eta abar luze batean eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko egin dute mintegia.