Postre lehiaketa martxoaren 11n

Txintxarri Aldizkaria 2016ko martxoaren 3a

Gazte Klubeko lagunek azken urteetan arrakasta handia duen ekintza burutuko dute, postre lehiaketa.

Lehiaketa martxoaren 11ean egingo da, Okendo plazan. 9 eta 12 urte bitarteko gazteek parte hartuko ahalko dute taldeka. Taldeak 4-5 pertsonetakoak izan behar dute.

Informazioa gehiago eta izena ematea 943 37 14 48 telefonoan, aisia@ttakun.eus helbide elektronikoa edo Ttakuneko bulegoan eskainiko da. Izena emateko azken eguna martxoaren 9a izango da.