Brontzezko domina jantzi zuen Fermin Baldak Espainiako junior sektorean, Zaragozan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 29a

LOKEko judokek dominak pilatzen jarraitzen dute, asteburua joan eta asteburua etorri.

Fermin Balda Espainiako junior sektorean aritu zen lehian, Monzalbarban (Zaragoza). Borrokaldi oso onak egin eta gero jaso zuen merezitako saria: brontzezko domina. Eneko Eizagirre oriotarra ere aritu zen bertako tatamian; bosgarren postua eskuratu zuen. Orain dela pare bat asteburu aritu ziren judokak bertan.

Jesus Curiel infantilak berriz, Superkopa jokatu zuen Montijon (Extremadura). Maila oso txukuna eman zuen judoka gazteak, baina ezin izan zuen lortu dominarik. Bosgarren postuan amaitu zuen txapelketa Curielek.