Literatura eta zehazki Lasarte-Oriako Irakurle txokoak landutako liburuetako gai eta pertsonaiak izan ziren protagonista, larunbata gaueko Bertso Afari Literarioan, baita gaur egungo gaiak ere.
Ane Labaka, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagak Danele Sarriugarteren laguntzaz, ia bi orduko emanaldia egin zuten elkartean bildu ziren hirurogei bat herritarren gozamenerako.
Baina bertsoak baino lehen ederki afaldu zuten guztiek.
Irakurritakoa gai
Aipatu legez, Danele Sarriugarte izan zen gai jartzaile lanetan eta Irakurle Txokoan aztertutako liburuetan oinarritu zen hainbat gai proposatzeko.
Liburuen pasarte batzuk irakurriz bertsolari eta entzuleak kokatu eta ostean, bertsolariak liburu horietako pertsonaien papera egin eta bertsoak bota behar zituzten haien egoera azalduz.
Baina literaturaz aparte beste gai batzuk ere jarri zituen Danelek mahai gainean, honela, Lasarte-Oriako jai batzordeak antolatutako kabalgatako errege emakumearen, beltzaren eta errege gay-aren paperean sartu behar izan zuten hiru bertsolariek.