Maila handiko emanaldia eskaini dute Carlos Rosat flauta jolea, Tomas Ruti Vilar biolin jolea eta Tomas Ruti Parra fagot joleak.
Hiruko honek bertan jotzen duen lehen aldia bada ere, Tomas Ruti Vilar eta Carlos Rosat behin baino gehiagotan izan dira Atsobakarren hainbat piano joleren laguntzaz.
EOSko bi irakasle hauek normalean musika iristen ez den lekuetara eramaten saiatzen dira. Gainera, kontzertu hauek pertsona adinduei egindako omenaldi dira haientzat.
Oraingoan, klasizismoko eta erromantizismoko doinuek XIX. mendera garraiatu dituzte entzuleak.
Era honetara, hiruko berezi honetara moldatutako lanak eskaini dituzte. Haydn Sol Maiorren dagoen 3. hirukoa, Beethovenen 'Lá ci darem la mano' lanaren moldaketak, flauta eta biolinarentzat egindako Deviennen Ariaren moldaketak edo Stamitzen Sol Maiorren dagoen hirukoa.
Egoiliar eta familiek ederki eskertu dute musikarien lana.