Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi gogoan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 28a

Gaur 13 urte bete dira Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi Juankar seme eta anaia bisitatzera zihoazela istripua izan eta hil zirenetik. Hori dela eta, asteburu honetan gogoan izan dituzte eta haien heriotza eragin zuen dispertsio politika oraindik indarrean dagoela ere salatu dute bi ekintzatan.

Gaur goizean, EH Bilduk lore eskaintza egin zien Askatasun plazako 'Biharraren memoria' eskulturaren ondoan. Bertan dispertsioren eraginez onartuak ez dauden 16 biktima daudela azpimarratu zuten EHBilduko kideek eta Udalari eta Eusko Jaurlaritzari biktima bezala onartzeko eskatu zieten.

Elkarretaratzea

Bestetik ostiralean, hilabeteko azken ostiraletan bezala, euskal presoen aldeko elkarretaratzea egin zen eta bertan omenaldi xumea egin zieten. 'Argi eta Iñaki gogoan. Dispertsioarekin amaitu' lelopean batu eta kriseilua ezarri zuten honen aurrean.