Txapelketako dema guztietan markagailuari buelta eman behar izan zioten Cidek eta Unanuek. Hiru tantotara jokatzen dute, eta horietako bi lehenago eskuratzen dituenak irabazten du. Galtzen hasi ziren guztietan, baita finalean ere, baina egoerari buelta eman eta garaipena lortu zuten.