Kontsumobideko hitzaldiak Biyak Bat elkartean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 26a

Biyak Bat erretiratuen elkarteak bi hitzaldi antolatu ditu Kontsumobideren laguntzaz.

 Martxoaren 1ean Lara Amezagak ‘Ventas fuera de establecimientos’ hitzaldia eskainiko du; martxoaren 3an, aldiz, Ainhoa Orrontiak ‘Consumo sostenible’. Bi hitzaldiak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira.

Hauetan parte hartzeko izena eman behar dela jakin arazten du elkarteak. Inskripzioa astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etik 12:30era egingo da elkartearen egoitzako bulegoan.