Ekimen honi esker, Nafarroako Erriberako olio ekologiko edo konbentzionaleko bost litroko bidoiak eskuratu daitezke ekoizlearen eskuetatik: 32 euro balio du olio ekologikoak, eta 22,50 konbentzionalak.
Olioa eskuratu nahi duten herritarrei gogorarazten zaie errigora.eus orrialdean edo herriko Ttakun kultur elkartea, Muntteri-AEK euskaltegian edo LAB sindikatuan, baita Xumela koruan ere eskaerak jasotzen dituztela.