2017ko Inauterietako proposamen ugari

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 26a

Lasarte-Oriako Udalak 2017ko Inauterien gaia lehenbailehen zehaztearren, mozorroetarako proposamenak eskatuz kanpaina jarri zuen martxan.

Udalak jakitera eman duenez, postontzietara 412 proposamen heldu dira. Herritarren erantzun hori dela eta, Udalak  bere poza agertu nahi du, “festa horiekin oso motibatuta daudela erakutsi baitute”.

Gaiak

Honetaz gain, Udalak azpimarratu duenez porposamenen artean gai bat modu harrigarrian gailendu da, “lanbideak” gaia. Honek 250 lagun baino gehiagoren babesa izan du. 

Hurrengo proposamenak “bideoklipak”, “Izarretako Gerra” eta “animaliak” izan dira.

Aukeraketa

Udalak aurreratu duenez, martxoaren 2an bilera egingo da konpartsekin, 2016ko Inauterien balorazioa egiteko eta 2017rako gaia hautatzeko, betiere egindako proposamenak oinarritzat hartuta. 

Behin erabakia hartutakoan, herritarrei ezagutzera emango zaie, datorren urteko mozorroak eta karrozak garaiz prestatuz joateko aukera izan dezaten.