Espainiar estatuan ez dute lortzen gobernua osatzerik. Milioika lagun desgobernuan bizi da eta aizue, batere arazorik gabe. Italiaz esaten da politikariak politikari herritarrek eta berdin enpresek ere bere martxan segitzen dutela: aurrera!!

Elkarri mokoka eta beti sesioan ibiliz lehendik ere txarra zuten irudia lokazten ari dira hautagai ezberdinak. Batzuei asko sumatzen zaie presidente izateko grina. Beste batzuei ere oso nabarmen arerioaren aukerak zapuzteko joera.

Rajoy jaunak hauteskundeak irabazi zituen eta hor dago gizarajoa jokoz kanpo. Bera da inork gobernuan nahi ez duena. Garaipen mingotsa berea!

Sanchez berriz PSOEk inoiz lortutako emaitzarik eskasenak lortu arren presidente izateko ahaleginean dabil eta dantza horretara Rivera hiritarra (Ciudadanos) biltzea lortu du.

Podemosekoak berriz haserre dabiltza eskuartean zuten indarra ez daukatelako erabiltzeko aukera handirik.

Puzzlea nahasia da oso eta ematen du hauteskundeak errepikatu egingo dituztela, baina ez noa oso ozen esatera, Katalunian esan bainuen SEGURU hauteskundeak egin beharko zituztela eta biharamunean Puigdemont presidente izendatu zuten. Igarle bezala etorkizun kaxkarra!!!!