Udal Musika Eskolako piano ikasleak ederki Andoainen

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 25a

Seiasle elkarteak piano jaialdia antolatzen du urtero Andoainen. Aurten ere, Lasarte-Oriako Udal Musika Eskolako ikasleak bertan izan ziren pasa den asteburuan.

Bastero kulturgunean, guztira, 800 pianojole taularatu ziren lehengo asteburuan. Horien artean hamar lasarteoriatar.

11 urte bitartekoen artean, A mailan, Alazne Armendarizek, Haritza Diaz de Gereñuk eta Nacho Fernandezek hartu zuten parte.

B mailan aritu ziren ikasle gehien. 14 urte arteko mailan lehiatu ziren Unax Goenaga, Ainhoa Martin, Leire Martin, Sara Segurado, Aiora Casado eta Leire Diez. 

Jaione Martos izan zen 16 urtetik beherakoen mailan pianoa jo zuen lasarteoriatar bakarra.

Ilusioz

Udal Musika Eskolako arduradunek azaldu dute, urtero, Andoaingo jaialdian parte hartzea “ilusio handiz” hartzen dutela eta eguneroko prestaketan “motibazio iturri” dela.

“Lan erantsia” dela onartu dute, baina ikasturtean “ezinbestekoa” bihurtu da jaialdia.

Ikasleek diplomak eta dominak irabazi zituzten egindako lanaren ordainean.