Argi eta Iñakiri lore-eskaintza

Txintxarri Aldizkaria 2016ko otsailaren 24a

Igandean, otsailak 28, 13 urte beteko dira Argi Iturraldek eta Iñaki Balerdik bizitza galdu zutela semea eta anaia zegoen kartzelarako bidean.

Haien memorian eta beraien heriotza eragin zuen dispertsio politika oraindik indarrean dagoela salatzeko, Lasarte-Oriako EHBilduk, aurreko urteetan bezala, lore-eskaintza egingo du Askatasunaren Plazako "Geroaren memoria" eskulturaren ondoan, goizeko 10:00etan. 

Ohar honen bidez, Lasarte-Oriako EHBilduk gonbidapena luzatu nahi die lasarteoriatar guztiei bertan parte hartzeko.