Opera zaleek galdu ezin duten zita dute larunbatean Manuel Lekuona kultur etxeko auditorioan. Izan ere, 2015eko ekitaldi garrantzitsuenetako bat proiektatuko dute.
Jonas Kaufmann tenore alemaniarrak Milango Scala antzoki mitikoan emandako kontzertuak zeresan handia eman zuen komunikabide italiarretan. Bost ‘bis’ abestu zituen, eta 40 minutuko txalo zaparrada jaso zuen. Gurera ekarriko dute aste honetan bertsio digitalean.
Puccini
Giacomo Puccini operagile italiarraren obrak interpretatu ditu Kaufmann-ek. Besteak beste, zeharo ezagunak diren ‘La Bohème’-n, ‘Madama Butterfly’-en eta ‘Turandot’-en zatiak.
Horien artean, Luciano Pavarottik, Jose Carrerasek eta Placido Domingok hainbatetan abestutako ‘Nessum Dorma’.
Tenore alemaniarrak azaldu zuenez, urte askotan ez da obra hori “abestera ausartu”. Izan ere, ‘Hiru Tenoreek’ utzitako muga oso goian jarri zuten.
Abestean, oraindik ere, emozionatu egiten dela nabarmendu zuen Kafumannek.
Sarrerak
Aldez aurretik erositako sarrerek 7,5 euroko kostua izango dute. Egunean bertan hartuz gero, aldiz, 9 eurokoa.
Pasea lehenago hartu nahi duenak Manuel Lekuona kultur etxeko lehiatilan egin beharko du larunbata iritsi aurretik.