Guztira, 11 kontratu diruz laguntzeko aukera dago. Dirulaguntza lanaldi osorako bada 3.000 eurotakoa izango da; lanaldi erdira izanik, aldiz, 1.500 eurotakoa.
Kontratuen iraupena gutxienez 3 hilabetekoa izan behar du. Kontratazioak abian jartzeko epea martxoaren 1ean amaitzen da eta martxoaren 31 bitartean izango dute aukeran enpresek dirulaguntza eskaera egiteko.
Dirulaguntza eskaerak, Andoaingo udaleko Enplegu lansailean aurkeztuko dira. Informazioa eskuragarri dago eskualdeko udaletxe bakoitzean bai web orrian baita enplegu arloko lansailetan edota bulegoetan ere.